Politika -

Masterra

Cifuentesek masterrari uko egin dio eta barkamena eskatu du

Madrilgo erkidegoko presidenteak berretsi duenez, ez du 'irregulartasunik' egin eta, beraz, ez du dimititzeko asmorik. Gainera, Mariano Rajoyren babesa duela azpimarratu du.

Cristina Cifuentes gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Cristina Cifuentes gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Cifuentesek uko egin dio masterrari eta barkamena eskatu du

1:21

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Madrileko presidenteak Juan Carlos Erregea Unibertsitateko masterrari uko egin dio eta barkamena eskatu du. Javier Ramos unibertsitateko errektoreari bidalitako eskutitz batean egin dio uko masterrari.

Madrilgo erkidegoko presidenteak bere Twitter kontu ofizialean okdiario agerkari digitalak argitaratutako informazioa partekatu du. Cifuentesek barkamena eskatu du, baina unibertsitateak eskatutako guztia egin zuela eta legearen barruan jokatu zuela azpimarratu du.

 

 

"Baldintza malguak" baliatuta, bere betebehar profesionalei uko egin gabe (Espainiako Gobernuaren ordezkaria zen) titulazioa egiteko moduan izan zela adierazi du.

"Ulertzen dut zenbait pertsonaren ustez eta beraien irizpideen arabera, ezarritako baldintzak nahikoak ez izatea. Ulertzen dut baita ere beraien ahalegina eta nirea ez direla parekoak izan pentsatzea", onartu du. Gaineratu duenez, ez zuen pentsatu baldintza malgu horiek "bidegabekeria" gisa ulertu zitezkeenik.

"Oker jokatu baldi banuen, une hartan unibertsitateak eskaini zizkidan erraztasunak baztertu behar nituen, barkamena eskatzen diot irainduta sentitu izan denari", azpimarratu du.

Cifuentesen esanetan, ez zuen masterrarekin abantailarik ateratzeko inolako asmorik eta, ondorioz, Juan Carlos erregea unibertsitateko tituluari uko egiten dio.

Edozein kasutan, ez duela legez kanpoko ezer egin eta unibertsitateari leporatu dio irregulartasunen ardura osoa.

Bestalde, Javier Ramos Juan Carlos erregea unibertsitateko errektoreak El Pais egunkarian argitaratutako testuan azaldu duenez, auzitegiek dokumentuak faltsutu direla baieztatzen badute erretiratzea eskatuko dio Hezkuntza Ministerioari.

CRISTINA CIFUENTES MADRID MADRIL PP EFE

Cristina Cifuentes, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

 

 

Ez duela "irregulartasunik" egin eta ez duela dimitituko berretsi du Cifuentesek

 

Madrilgo erkidegoko presidenteak gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan berretsi duenez, ez du masterraren polemikarengatik dimisioa aurkezteko asmorik, bere esanetan, "irregulartasunik" egin ez duelako. Gaineratu duenez, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen babesa du.

Goizean masterrari uko egin ostean prentsaurrekoa eskaini du. Haren hitzetan, ez dauka dimisioa aurkezteko arrazoi "objektiborik", batetik, Ciudadanosekin lortutako inbestidura akordioa betetzen ari delako; bestetik, inputatu edo ikertu ez dutelako.

PSOEk aurkeztutako zentsura mozioa "legitimoa" dela nabarmendu ostean, Ciudadanosek zentsura mozioaren alde egiten badu azalpenak eman beharko dituela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Albisteak