Politika -
Kataluniako hauteskundeak 2010
Urkullu: 'Ezin da ukatzen jarraitu Estatuan nazio batzuk daudela'
EAJko presidentearen esanetan, Kataluniako hauteskundeek argi utzi dute "gehiengo soziala faltsutu" egiten dituzten akordio politikoek "porrot egitea" baino beste erremediorik ez dutela.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak adierazi du Kataluniako hauteskundeen emaitzek "errotu" egin dutela "ideologia nazionalista", eta argi utzi dutela "gehiengo soziala faltsutu" egiten dituzten akordio politikoek "porrot egitea" baino beste erremediorik ez dutela.
Halaber, "Estatu eredu berria" aztertzeko dei egin die PSOEri eta PPri, ezin baita "ukatzen jarraitu" Estatua "nazio batzuek" osatzen dutela.
Urkulluk prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, hauteskundeen emaitza baloratzeko, eta bertan zoriondu egin du CiU, garailea izan baita.
Buruzagi jeltzalearen esanetan, "hauteslekuek eman ez duten boterea" lortzea eta "gehiengo soziala faltsutzea" helburu duten akordio politikoek "porrot" egiten dute, eta oztopo dira "garapenarentzat, erakundeen egonkortasunarentzat eta gizartearen ongizatearentzat".