Politika -

Auzitegi Nazionala

Chavezek ETArekin 'harremana' du, Venezuelako diplomatiko baten ustez

Diego Arria Salicetti diplomatikoak Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu du gur goizean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak bai ETArekin eta baita FARCekin ere erlazioa duela esan du gaur Diego Arria Salicetti Venezuelako Informazio ministro ohiak. Diplomatikoak Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu du gaur goizean.

Arria diplomatikoa Venezuelaren ordezkari izan zen Nazio Batuen Erakundean.

Epailearen aurrean egin duen deklarazioan esan du, Arturo Cubillasekin batera, ETAko beste sei kidek Chavezen Gobernuan lan egiten dutela.

FARC eta ETAren arteko erlazioak ikertzen dabilen auzian deklaratu du gaur Arria Salicettik. Venezuelan egindako entrenamenduen inguruko daturik ez daukala esan du epailearen aurrean, baina Hugo Chavezen eta ETAren arteko erlazioa "frogatzen duten" txostenak entregatu dizkio Velascori.

AVT biktima elkarteak Arria Salicettiren testigantza eskatu du, Arturo Cubillas-i buruz. Velasco epaileak auziperatua du Cubillas (Chavezen Gobernuan lan egiten du).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea