Politika -
Kataluniako hauteskundeak
Gehienez abenduaren 28an eratuko dute Kataluniako Parlamentua
Baliteke Parlamentua abenduaren 24a baino lehen eratzea, baina CiUk gainerako alderdiekin negoziatzen duenaren araberakoa izango da.
Erredakzioa
Kataluniako Parlamentu berria gehienez abenduaren 28rako eratuko dute; lehen osoko bilkuran Mahaiko kideak eta presidentea bozkatuko dute.
Nuria de Gispert (UDC) kontseilari ohia izango da Parlamentuko Presidentziarako CiUren hautagaia; presidentearen ostean, kargurik garrantzitsuena da Katalunian, eta emakume batek kargu hori betetzen duen lehen aldia izango litzateke.
Ganbarako araudiaren arabera, hauteskunde eguna ospatu eta gehienez 20 egunera egin behar da lehen bilkura.
Hamar egun beranduago inbestidura bilkura egin behar dute.Parlamentuko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, aurreko hauteskundeetako egutegiak kontutan izanik, baliteke abenduaren 24a baino lehen Parlamentua eratua eta presidentea hautatua izatea.
Dena den, CiUk gainerako alderdiekin negoziatzen duenaren araberakoa izango da emaitza. Asteartean hasiko ditu Artur Masek gainerako alderdiekin bilerak.