Politika -
Kataluniako Hauteskundeak
Puigcercosek (ERC) bere kargua alderdiaren esku utzi du
Bere blogean azaldu duenez, alderdiko kideek babesa kentzen badiote, "atzera" egingo du, eta alderdian lanean jarraituko du, militante moduan.
Erredakzioa
ERCko presidente Joan Puigcercosek kargua alderdiaren eskuetan uztea erabaki du, igandeko hauteskundeetan izandako atzerakada ikusita. Abenduak 18an alderdiak egingo duen Batzar Nagusian hartuko da azken erabakia.
Bere blogean azaldu duenez, alderdiko kideek babesa kentzen badiote, "atzera" egingo du, eta alderdian lanean jarraituko du, militante moduan.
Hala ere, azken hauteskundeetako emaitzen ondorioz bizi duten egoera "berbideratzeko" gai dela gaineratu du Puigcercosek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea