Politika -

KATALUNIA

Katalunian Gobernua osatzea eta aro berri bat hastea lehenetsi ditu Rajoyk

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, Katalunian Gobernua osatzeak 155. artikulua bertan behera gelditzea, elkarrizketa aro berri bat abiatzea eta legea betetzea ekarriko ditu.

Mariano Rajoy Diputatuen Kongresuko pasilloetan. ETBren bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuko pasilloetan. ETB
Mariano Rajoy Diputatuen Kongresuko pasilloetan. ETBren bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gaur azpimarratu duenez, Gobernu berria osatzea da lehentasuna Katalunian. Ildo horretan, Katalunian Gobernua osatzeak 155. artikulua bertan behera gelditzea, elkarrizketa aro berri bat abiatzea (lehenik katalanen artean eta erakundeen artean gero) eta legea betetzea ekarriko dituela nabarmendu du.

Kataluniako egoeraren aurrean Espainiako Gobernuak beste pausoren bat emateko asmoa ote duen galdetu diote Diputatuen Kongresuko pasilloetan bildutako kazetariek Mariano Rajoyri. Horren esanetan, Kataluniako eta Espainiako gizartearen gehiengoarentzat premiazkoena eta zentzuzkoena Gobernua osatzea da eta lehen aldiz 155a bertan behera gelditzeko aukera aipatu du.

Rajoyren hitzetan, Gobernu berria osatzeak aro berri bat abiatzea eragingo luke, besteak beste, Generalitateak bere erabakiak hartzea eta Parlamentuaren funtzionamendua ahalbidetuz.

Azaldu duenez, Gobernu berria osatzeak 155. artikuluaren amaiera ere eragingo luke, bere garaian Senatuak adostu bezala.

Bestalde, Gobernu berriaren osaketak katalanen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa erraztu beharko lukeela uste du. Errekuperazio fase batez ere mintzatu da: errekuperazio instituzionala, ekonomikoa eta soziala.

"Hori da Kataluniako hiritarrek, pentsatzen dutena pentsatzen dutela, une honetan sutsuki nahi dutena", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika PP Mariano Rajoy Bartzelona argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak