Politika -

ETAren aurkako politika

ETAren amaierarako Gobernu guztien 'esfortzua' baloratu du Rubalcabak

Rubalcaba Barne ministroak esan du "ETAren amaieraren hasieran" gaudela. Felipe Gonzalezek, Jose Maria Aznarrek eta Zapaterok egin duten "esfortzua" goraipatu du kongresuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren "amaieraren hasieran egoteko" aurreko Gobernuek (Felipe Gonzalezena, Jose Maria Aznarrena eta Jose Luis Rodriguez Zapaterorena) egindako "esfortzua" baloratu egin du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak.

ETA "inoiz baino ahulago dago", Rubalcabaren ustez, eta hori "demokraziako gobernu guztiek ETArekin bukatzeko egin duten lanari esker lortu da".

Rosa Diez UpyDko diputatuak egindako galderaren erantzuna dira Rubalcabaren hitzak. Euskal erakudeetara bueltatzeko, Batasunak ETArekin erlazioa "eten" egin behar duela berretsi du Rubalcabak; beste aukera bat, "ETAk armak uztea".

ETAren aurkako politikari buruz Gobernuak ireki duen eztabaida kritikatu du Rosa Diezek. Bere ustez, ETAren "proiektu politikoa babestea da" Gobernuko "zenbait ahotsen" helburua. Estatuko Fiskal Orokorra edo Ramon Jáuregui aipatu ditu Madrilgo Kongresuko gaurko saioan.

Bere garaian Batasuna "alderdi legala" izan zela gogoratu du Rubalcabak. Bere esanetan, ETArekin bukatzeko "tresna garrantzitsua" izango zela pentsatu zuten Gobernu ezberdinek. ETAren aurkako borrokaren jarraitu ahala "Batasunak ETArekin bukatzeko laguntzarik ez zuela ematen" ikusi zuten. Are gehiago, "indarkeria areagotu egiten zuen", bere ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea