Politika -

ETAren aurkako borroka

Frantziak zazpi urtera luzatu du 'Josu Ternera'ren espetxe-zigorra

Hasiera batean bost urteko zigorra ezarri zioten, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, Josu Urrutikoetxeak ETA barruan zuen papera kontuan hartzea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Apelazio Auzitegiak zazpi urtera luzatu du gaur Josu Urrutikoetxea, Josu Ternera, ETAko ustezko buruzagiari urte hasieran ezarri zioten bost urteko kartzela zigorra.

Urrutikoetxea ihes eginda zegoela epaitu eta zigortu zuten, eta 2002tik haren kontrako atxilotze agindua emana dago.

Epaileek onartu egin dute Fiskaltzaren eskakizuna. Ministerio Publikoak zigorra luzatzea eskatu zuen, ''Josu Ternera''k "ETAren hierarkian" zuen papera kontuan hartzea eskatzeko. Hain zuzen ere, ETAko buruzagi historikoa dela eta delitu ugari egin dituela argudiatu du.

''Josu Ternera''ri 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1990ean, Frantzian, eta 1996an espainiaratu egin zuten. Bertan espetxean egon zen 2000 urtea arte, eta ondoren aske utzi zuten.

Hurrengo urtean, baina, Auzitegi Nazionalak Ekineko burua izatea egotzi zion, eta 2002an, ihes egin zuen urtean, Zaragozako Guardia Zibilaren koartelaren aurkako atentatuaren eragilea izatea (1987an izan zen eta horretan ETAk 11 pertsona hil zituen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea