Politika -

20 urteko zigorra eskatu zuten

ETAko ustezko bi kide absolbitu ditu ANk, frogarik ez dutelako lortu

2002ko urtarrilean Santiago Silvan RNEko Bilboko zuzendariari bonba-pakete bat bidaltzea leporatuta epaitu dituzte gaur goizean Asier Arzalluz eta Idoia Mendizabal.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Arzalluz Goñi eta Idoia Mendizábal ETAko ustezko kideak absolbitu ditu gaur Auzitegi Nazionalak, haien aurkako frogarik ez dituztelako. 2002ko urtarrilean Santiago Silvan Radio Nacional de Españako zuzendariari bonba-pakete bat bidaltzeagatik 20 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Vicente Gonzalez Mota fiskalak.

Epaiaren arabera, Asier Arzalluzek eta Idoia Mendizabalek ez zuten Silvaren aurkako atentatua "erabaki edo agindu".

Argudio honi indarra emateko, Auzitegi Nazionalak froga nagusia bertan behera utzi du: Gorka Martinez Arkarazo ETAko ustezko kidearen etxean aurkitu zuten idazmakina bateko zinta bat. ETAren zuzendaritzari bidalitako gutun bat zinta horrekin idatzi zutela adierazi du akusazioak. Gutun horretan ETAren iharduera laburtu egiten zuten, iturri berdinaren arabera.

Javier Gomez Bermúdez, Teresa Palacios eta Ramon Saez egon dira epaimahaian. Haien ustez, ezin izan da frogatu gutun hori idazmakina horrekin idatzi zutenik. "Frogarik gabeko helegite bat besterik ez da", aipatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea