Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Iruñeko istiluetan atxilotutako lau gazteak maiatzaren 21 eta 23an epaituko dituzte

Fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, desordena publiko terroristak egotzita.

Artxiboko irudia: ETB
Artxiboko irudia: ETB
Artxiboko irudia: ETB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak maiatzaren 21ean eta 23an epaituko ditu 2017ko martxoaren 11an Iruñeko Alde Zaharrean izan ziren istiluengatik auzipetutako lau gazte gipuzkoarrak.

Jose Perals fiskalak desordena publiko terroristak egin izana egotzi die, eta zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Altsasuko gazteei ere terrorismoa leporatu dien fiskala da.

Lau gazteetako hiru, hiru errenteriarrak, espetxean egon ziren azaro arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Iruñeko albisteak Albisteak Gaur Errenteria albisteak Gaurko azken orduko albistea