Politika -
Erreakzioa
Espainiarekin dituen harremanak aztertuko dituela iragarri du Marokok
Espainiako Parlamentuak Gobernuari Aaiuneko kanpamendua desegin zutenean izandako istiluak gaitzesteko eskatu ostean hartu du erabakia Marokok.
Erredakzioa
Marokoko Gobernuaren hitzetan, "egoera ikusita Espainiarekin dituzten harremanak berriro aztertu behar dituzte esparru guztietan", Jalid Naci Marokoko Komunikazioko ministro adierazi duenez.
Espainiako Parlamentuak Gobernuari Gdaim Izik Aaiuneko kanpamendua desegin zutenean izandako istiluak gaitzesteko eskatu ostean iritsi da Rabateko Exekutiboaren erantzuna, "indarkeriazko gertaerak" kondenatzeko esanez. Iragan astean jazo ziren gertakizun horiek Mendebaldeko Saharan.
Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak aho batez onartu du gaur Aaiunen gertutako istiluak gaitzesteko adierazpen bat.
Hainbat ekintzaile, atxilotuta
Kongresuan atxilotu eta sei ordura aske utzi dituzte Kongresuan atxilotutako Willy Toledo aktorea eta beste bost Sahararen aldeko ekintzaile. Epailearen aurrean aurkeztu beharko dira berak eskatzen duenean. Ordena publikoak asaldatzeagatik atxilotu dituzte Kongresuan.
Madrilgo Poliziak jakinarazi duenez, polizien aurrean deklaratzeari uko egin diote, eta jarraian aske utzi dituzte.
Gobernua
Bestalde, Gobernuak elkarrizketa eskaini dio Marokori eta "ahalik eta harreman onena" izateko borondatea agertu du, "herrialde bakoitzaren erakundeak errespetatuz".
Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiboak "komunikazio kanal guztiak zabalik ditu" Rabatekin hitz egiteko, Atzerri Ministerioak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez.