Politika -
Bi urte ETAk hil zuela
Uriaren senideek esan dute ez dagoela 'barkamenik' hiltzaileentzat
300 pertsonak elkarretaratzea egin dute Azpeitian, ETAk enpresaburua hil zuela bi urte bete diren honetan.
Erredakzioa
Inaxio Uria ETAk duela bi urte Azpeitian (Gipuzkoa) hildako enpresaburuaren senideek adirazi dute ez dagoela "barkamenik" hiltzaileentzat, eta "espetxean betiko" egotea nahi dutela.
Senideek Azpeitian irakurri dute adierazpena, Uriaren omenezko monolitoaren aurrean, ETAk gaur bi urte hil zuen lekuan bertan.
Urteurren horren harira, 300 pertsonak elkarretaratzea egin dute bertan. Besteak beste, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Joseba Egibar (EAJ), Iñaki Arriola (PSE-EE), Antonio Basagoiti (PP) eta Aintzane Ezenarro (Aralar) izan dira.
Gutunean, sendiak "mespretsu eta gorroto guztia" adierazi die "ETAri, bere konplizeei eta terroristen alde dagoen orori".