Politika -

Bi urte ETAk hil zuela

Inaxio Uriaren senideek publikatutako gutun osoa

Gaur bi urte, ETAk Inaxio Uria enpresaburua hil zuen Azpeitian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Beste urte bat pasatu da eta esan beharreko guztiak ozen eta argi esanda badaude ere, beste adierazpen hauek erantsi nahiko genituzke laburki.

Lehenik eta behin, hiltzaileentzat barkamenik ez. Kartzelan nahi ditugu betirako. Gu ere sufrimenduaren kartzelan baikaude duela bi urtetatik , gainontzeko biktima guztiekin batera, bizi osorako sufritzera kondenatuta.

Bigarrengoz, ETAri, bere konplizeei eta terroristen alde dagoen orori gure mespretsu eta gorroto guztia adieraztea. Emandako mina ez baitzaigu sekula barrenetik aterako. Indarkeriaz eta pertsonak erahiltzen ez duzue sekula ezer lortu eta lortuko ere. Esperantza dugu ETAren amaiera laister iritsiko dela eta gure historian ez duela berriro ere lekurik izango mina eta sufrimendua baino ekarri ez duen terrorismoak.

Bukatzeko, beste behin, gure esker ona une gogor hauetan gure aldamenean dauden guztiei. Gaur gure aitaren oroimenean hona hurbildu zareten guztiei. Gainontzeko biktimeei gure solidaritate guztia eskeini nahi diegu. Eta nola ez, egunero egunero ETAren eta indarkeriaren aurkako jarrera aho betez eta beldurrik gabe adierazten duzuen guztioi adierazi, denon artean lortuko dugula herri honetan askatasunean bizitzea, ETArik gabe, hiltzailerik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea