Politika -

ETAren amaieraren ostean

Biktimen memoria 'omentzera' eta 'elkarbizitzaren alde' lan egitera deitu du Urkulluk

Frankismoaren aurkako Araba erresistentzia Sarea omendu dute Gasteizen, eta ekitaldi hartan lehendakariak salatu duenez, terrorismoak "mina eta sufrimendu injustua baino ez ditu eragin".

Iñigo Urkullu gaur Gasteizen izandako ekitaldian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu gaur Gasteizen izandako ekitaldian. Argazkia: EFE
Urkullu: 'Terrorismoarekin, inork ez du irabazi, guztiok galtzaile gara'

0:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biktimen memoria "gordetzera eta omentzera" eta "elkarbizitzaren alde lan egitera" deitu du larunbat honetan Iñigo Urkullu lehendakariak. Gainera, salatu duenez, terrorismoak "mina eta sufrimendu injustua baino ez ditu eragin".

Frankismoari Gasteizen aurre egin zuen Araba erresistentzia Sarea omendu dute larunbat honetan, Luis Alava Sautu sare horretako ardunaduna zehazki. Duela 75 urte Madrilen fusilatu zuten Luis Alava, Frantzia alemaniarren esku erori eta Araba Sarea desegin ostean.

Lehendakariak ETAren desegiteari egin dio aipamena, eta esan du terrorismoa amaitu dela. Ekintza terroristarekin "inork ez duela ezer irabazi, guztiok galdu egin dugu", adierazi du.

Luis Alavaren memoria eta frankismoari aurre egin zuen erresistentzia-sare "eredugarria" aldarrikatu ditu Urkulluk. "1936ko gerraren zauriek hamarkada gehiegi iraun zuten", adierazi du Urkulluk, hori dela eta, "iraganetik ikasteko" deia egin du. ETAren desagerpenaz geroztik,"garrantzitsuena da biktimen memoria gordetzea eta omentzea, indarkeria ezin baita gehiago gure bizitzaren parte izan", gaineratu du.

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere bertan izan dira, eta azpimarratu dutenez, biktima guztiek (frankismoak, ETAk nahiz indar polizialen abusuek eragindakoek) "aitorpena, erreparazioa eta justizia" merezi dute.

Dokumentala, EiTBb ikusgai

Luis Alava Sauturen omenez plaka oroitagarria inauguratu dute, eta Araba Sareari buruzko dokumentala eta erakusketa aurkeztu dute. Dokumental hori EiTBn izango da ikusgai, euskaraz eta gaztelaniaz. Historiak ahantzi dituen emakume talde batek izandako balorea eta kuraia ardatz duen kontakizun honek espioitza, militantzia politikoa eta elkartasuna tartekatzen ditu. Igandean ETB2n izango da ikusgai Red Alava, la red de mujeres invisibles izeburupean eta astelehenean ETB1en.

Euskal Herriko lurraldeetan gerra zibila bukatu zenean, preso zeuden gudariei laguntzeko bide bezala jaio zena, azkenean, isilpean, klandestinitatean, arituko den sare bihurtuko da. Hainbat ekintza garrantzitsu gauzatu zituen sarea.

Sare honek ez zituen soilik, presoak eta hauen senideak artatu, atxiloketak eragotzi, edo frankismoak jazarritakoak mugaz bestaldera pasatzen lagundu; erbestean zeuden euskal Erresistentziako buruzagiei.

Red Álava: la red de mujeres invisibles igandean ETB2n eta eitb.eus-en emango da 22:00etan eta ETB1en eta eitb.eus-en 22:30ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Araba ETA Eguneko albisteak Albisteak