Politika -
Argibideak
Alarma egoeran sartzeak zer esan nahi du?
Alarma egoerak sorospen programan larrialdietako azken fasean sartzea adierazten du, Ministroen Kontseiluak onartu behar du eta ezin izango du hamabost egunetik pasatu.
Erredakzioa
Alarma egoerak sorospen programen larrialdietako azken fasean sartzea esan nahi du. Larrialdietako egoeratan ezartzen dute alarma egoera: lurrikara, uholde, sute handi, istripu larri...edota kasu honetan bezala, komunitateari zerbitzu publikoak geldiaraztea.
Ministroen Kontseiluak hitzartutako dekretu baten bidez deklaratu behar da alarma egoera. Testu horretan eragingo du lurraldea, horrek ekarriko dituen efektuak eta iraupena zehaztu beharko dira. Iraupenak ezingo du 15 egunetatik pasatu, eta Diputatuen Kongresuak baimenduz gero luzatuko litzateke soilik.
Alarma egoeran aginpide zibil eta polizial guztiak Gobernuaren edo Armadaren agindu zuzenen azpitik geratzen dira.
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko presidenteordeak alarma egoera deklaratu du, demokrazian ematen den lehen aldia.