Politika -

Madrilgo Biltzarra

Cristina Cifuentesek uko egin dio diputatu aktari

Cifuentesek gutun bat bidali dio Madrilgo Biltzarreko Mahaiari kargua uzten duela esanez.

Cristina Cifuentes. Argazkia: EFE.
Cristina Cifuentes. Argazkia: EFE.
Cristina Cifuentes. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentesek uko egin dio Madrilgo Biltzarreko diputatu aktari gaur (asteartea), eta, hortaz, kargu politiko guztiak galdu ditu, Madrilgo Autonomia Erkidegoko eta Madrilgo PPko presidente karguak utzi ostean.

Hori dela eta, Cifuentesek ez du parte hartuko Angel Garridoren (Cifuentesen bigarrena) inbestidura ekitaldian.

Cifuentesek gutun bat bidali dio Madrilgo Biltzarreko Mahaiari kargua uzten duela esanez. Erabakia gaurtik, maiatzaren 8tik, izango da indarrean.

PPko iturriek jakinarazi dutenez, ziur asko, Lucia Fernandezek (Madrilgo PPko 78. zerrendaburua) hartuko du Cifuentesen akta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Madril