Politika -

Eraso informatikoa

Hacker batek Espainiako bandera Gipuzkoako webean jarri du

Diputazioak berak jakitera eman duenez, eraso informatikoa www.gipuzkoagazteria.net webgunearen kontra egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak "eraso informatiko" bat salatu du ume eta gazteei zuzendutako orrialdean. Erasoaren ondorioz, hacker batek webguneko edukiak blokeatu eta Espainiako banderaren irudiagatik ordezkatu ditu.

Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak komunikatu batean salatu du www.gipuzkoakogazteria.net orrialdearen aurkako erasoa.

Haurren eta Gazteen zuzendaritzak, "bakoitzaren ideologia eta pentsaerarentzat errespetua" eskatu du. Gainera, "gipuzkoar guztien irudia den euskarri informatibo eta instituzional bati eraso egiten dietenen intolerantzia" salatu nahi izan dute.

Bere iritziz, erasoa "gauden egunetan egonda, demokrazia, askatasuna eta giza eskubideak onartzen ez dituen pertsona baten jarrera ergelaren ikuspuntutik" bakarrik uler daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea