Politika -
Barne galdeketa
Iglesiasek eta Monterok 'jarraitzearen alde' bozkatuko du Lander Martinezek
Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren ustetan, EAEko militanteek gauza bera egingo dute. Podemoseko agintarien postuei buruzko barne galdeketa egingo dute alderdian.
Agentziak | Erredakzioa
Lander Martinezek, Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiak, Pablo Iglesiasek eta Irene Monterok beren erantzunkizunetan jarraitzearen alde emango du botoa. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko militanteek gauza bera egingo dutela uste du.
Podemoseko barne galdeketan zer bozkatuko duen esan du Martinezek. Iglesiasek eta Monterok, Podemoseko idazkari nagusiak eta alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak, haien karguak eta diputatu aktak militanteen erabakiaren esku utzi dituzte. Haien "sinesgarritasuna, zintzotasuna eta koherentzia" zalantzan jarri da, bizitza bateko etxea erosi dutela eta 540.000 euroko hipoteka eskatu dutela publiko egin ostean.
Martinezek biek beren postuetan "jarraitzearen alde" emango du botoa, eta beren karguak militanteen esku uztea balioetsi du.
Astelehenean, barne galdeketari buruzko datu gehiago emango ditu Podemosek.