Politika -

Aurrekontuak

Euren soldata % 2 murriztu dute legebiltzarkideek

Gasteizko Ganberako Gobernu eta Araudia Batzordeak aho batez onartu ditu bere aurrekontuak. Partida gehienetan murrizketak dira nagusi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak % 1 murriztu du 2011rako aurrekontua. Guztira, 34.648.347,47 eurokoa izango da aurrekontuaren diru-kopurua. Presidentziari izendatutako partida % 21,67 gutxitu da. Pertsonalaren eta legebiltzarkideen soldaten kapitulua % 2 jaitsi da, gastu arrunta % 8 eta Jaurlaritzari eskatutako ekarpena % 2, 12.

Aitzitik, teknologia berriei zuzendutako partida % 113,20 igo da, Gasteizko ganberak berak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Eusko Legebiltzarreko Erregelamendu eta Gobernu Batzordeak gaur goizeko bileran onetsi ditu Eusko Legebiltzarraren 2011rako aurrekontuak, zeinak % 1 murriztu baitira, azkenik guztira 34.648.347.47 euroko zenbatekoa osatuz.

Gobernu Batzordeak aho batez onetsi ditu aurrekontu horiek, non mozketa nabarmenak egin diren partida garrantzitsuenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea