Politika -
Absolbitu egin dute
Basagoiti: 'Otegi Al Capone bezain errugabe da'
Euskadiko PPko presidentearen arabera, ezker abertzalekoak "estutzen" jarraitu beharra dago, "bakean bizitzeko" aukera gehiago egongo baitira.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak adierazi du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia "Al Capone bezain errugabe" dela, eta "horiek [ezker abertzalekoak] estutzen" jarraitu beharra dagoela, "bakean bizitzeko" aukera gehiago egongo baitira.
Basagoitik Portugaleten (Bizkaia) egin ditu adierazpenok. Bertan, gainera, errespetua agertu zien auzitegiei, epaileei eta haien erabakiei.
Atzo, Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Arnaldo Otegi. Hain zuzen ere, 2006an, Anoetako ekitaldian, ETA goratzea egotzita epaitu zuten.
"Errealitatea, ezjakinek esaten dutenaz haratago, zera da, [ezker abertzalekoak] estutzen jarraitu behar dela. Izan ere, zenbat eta gehiago estutu, gero eta aukera gehiago egongo dira bakean bizitzeko", gaineratu du.