Politika -

Hauteskundeen ondorioak

Montilla kexu agertu da PSOEk 'Govern'arekin izandako jarreragatik

Kataluniako sozialisten agintariak kritikak banatu ditu bere alderdiak azaroaren 28an izandako emaitza eskasengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Montilla Generalitateko jarduneko presidenteak eta PSCko lehen idazkariak "politikari lagun" batzuek (PSOEkoei erreferentzia eginez) bigarren hirukoaren sorketan oldartsu agertu izana deitoratu du. Gainera, PSCk udal hauteskundeetan eraberritzeko aukera paregabea duela azpimarratu du.

Kataluniako sozialisten liderrak kritikak izan ditu ere bere gobernukideentzat, ERC eta ICV-EUiA, izan ere, Montillaren esanetan, gobernatzeaz baino hautesleak kontent izateaz arduratu dira. Dena den, Madrileko Gobernuak ere gauzak ez zituela "batere erraz" jarri salatu du.

Horren harira, Estatutaren garapena eta Epaitegi Konstituzionalaren epaia aipatu ditu adibide gisa.

Gai horiek, nahiz eta era "positiboan" amaitu, negoziaketa "nekagarriak" eragin dituztela argitu du, bai Kataluniako Gobernua eta bai Espainiakoa erabat ahulduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea