Politika -

Katalunia

Toalla eta bufanda horiak jarri dituzte Mataroko hondartzan, gurutze forman

Protestaren aurkako gizon bat gurutze horiak kentzen saiatu da, eta tentsio uneak eragin ditu.

Presoen askatasunaren aldeko ekintza, Mataron / EFE.
Presoen askatasunaren aldeko ekintza, Mataron / EFE.
Presoen askatasunaren aldeko ekintza, Mataron / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzeak jarri dituzte, kolore horiko toallak eta bufandak erabilita, Mataroko (Bartzelona) hondartzan. Gurutzeek "Estatu espainiarraren demokraziaren heriotza" irudikatzen dute.

Preso independentisten askatasunaren aldeko ekintza esquadra mossoen eta udaltzaingoen zaintzapean egin dute.

Tentsio uneak ere izan dira, protestaren aurkako gizon bat gurutze horiak kentzen saiatu denean. Polizia agenteek gizona hondartzatik joanarazi dute.

David Botek, Mataroko alkateak (PSC), "istiluak saihesteko" deia egin zien antolatzaileei zein aurkakoei. Botek Segurtasun Udal Batzordea deitu zuen segurtasun plana aztertzeko, ekintza Ciutat de Mataro triatloiaren ordu berean egin baita.

Generalitateko Lurralde eta Iraunkortasun sailak Udalari esan zionez, hondartzan mota honetako ekintzak antolatzeko beharrezkoa da baimena izatea.

Hiritar batzuk haserre agertu dira Mataroko poliziek ibilailuak miatu dituztela. Askok triatloian parte hartzeko txirrindulak zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak