Politika -

Erreforma

Kongresuak beste pauso bat eman du Batasunari ateak ixteko

Batasunarekin lotuta dauden hauteskunde taldeetako hautetsiak erakundeetatik botatzea baimentzeko zuzenketa bat onartu dute gaur.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk eta PPk beste urrats bat egin dute gaur Hauteskunde Legearen erreforman, hots, legez kanpoko ezker abertzaleari erakundeetako ateak ixteko erreforman, Batasunarekin lotuta dauden hauteskunde taldeetako hautetsiak erakundeetatik botatzea baimentzeko zuzenketa bat onartuta.

Erreforma otsailean onartuko dute seguru aski, eta beraz, martxoko udal eta foru hauteskundeetarako indarrean egongo da.

Gaur onartutako zuzenketa PSOEk eta PPk aurkeztu dute, eta Kongresuko Konstituzio Batzordean eztabaidatu dute.

ERC-IU-ICV taldeak eta EAJk ere beste batzuk aurkeztu zituzten, baina atzera bota dituzte.

Erreforma aurrera ateratzeko hurrengo izapidea asteazkenean egingo dute.

Batasuna hauteskunde taldeen bidez erakundeetan sartzea galaraztea ez ezik, alderdia legez kanporatzen dieten eta 15 eguneko epea indarkeria idatziz gaitzesten ez duten hautesleak erakundeetatik kanporatzea ere helburu du erreformak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea