Politika -
Eusko Jaurlaritza
Recalde Bake Planeko Aholku Batzordeko presidente izendatuko dute
1988tik 1991ra bitartean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburu izan zen; 1991. urtean, eta lau urtez, Justizia sailburu izendatu zuten.
Erredakzioa
Jose Ramon Recalde Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Hezkuntza sailburu ohia Hezkuntzarako Bake Planeko Aholku Batzordeko presidentea izango da, Patxi Lopez lehendakariak proposatuta.
1988tik 1991ra bitartean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburu izan zen; 1991. urtean, eta lau urtez, Justizia sailburu izendatu zuten.
Recaldek ETAren atentatu bat pairatu zuen 2.000. urtean. ETAko kide batek buruan tiro egin zion, etxera sartzen ari zenean. Horrez gain, bere emaztearen liburudendak (''Lagun'') hainbatetan eraso egin dute.
Hezkuntzarako Bake Planaren baitan antolatzen diren ekimenak antolatu eta bultzatu beharko ditu Aholku Batzordeak. Horrez gain, ekimen zehatzak proposatu beharko ditu.