Politika -

PSOEren Gobernua

Otegi: 'Sanchezek ez du Estatua demokratizatzeko inolako aukerarik ordezkatzen'

EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, 'Pedro Sanchezek ez dauka prozesu demokratizatzaile hori garatzeko beharrezkoa den babesa'.

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. EFE
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. EFE
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, Pedro Sanchezen PSOEk "ez dauka Estatu espainiarrean benetako prozesu demokratizatzaile bat garatzeko babesik".

"Sanchez presidente bihurtu duen zentsura-mozioa Estatu espainiarrean indarrean dagoen krisi larriaren muturra baino ez da", esan du Otegik Donostian emandako prentsaurrekoan.

Otegiren aburuz, "zentralizaziorako eta inboluziorako joera errotuta dago PPren eta Ciudadanosen hitzaldietan", nahiz eta orain, "Gobernu aldaketarekin parentesia ireki den".

 

"Ez zaigu ahazten Pedro Sanchezek eta PSOEk 155. artikulua babestu duela"

"Ez zaigu ahazten Pedro Sanchezek eta PSOEk 155. artikulua babesteaz gain, Zigor Kodearen erreforma planteatu dute independentistak espetxeratzeko. Hori da Gobernura iritsi den PSOE", azpimarratu du.

 

Espainiako Gobernuko presidentea izanik, Estatuko benetako arazoak  izango dituela mahai gainean berretsi du, "trantsizio garaian konpondu gabe geratu zirenak", "Estaturik gabeko nazioei dagozkienak".

"Sanchezek ez duela hori egiteko beharrezkoak diren harremanik uste dut, 78an martxan jarritako menderatze proiektua ukitzen duelako", gaineratu du Otegik. Horrez gain, "Erreforma sakona egin gabe "Estatuaren arazo larriak konpontzea ezinezkoa dela" iruditzen zaio.

"Egoera historiko" horren aurrean, EH Bilduk "herri-akordioen" alde egiten duela dio koalizio abertzaleko koordinatzaileak, "partida hau herri gisa jokatzeko, eta alderdi politiko gisa, "asko saiatzen diren moduan".

"Isolamendua eta partidismoa baino askoz ere eraginkorragoa da estrategia hori", defendatu du. Hala, EH Bilduk datozen hilabeteotan zentzu horren lan egingo duela ohartarazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak