Politika -

Katalunia

Torrak premiazko bilera eskatu dio Sanchezi, 'gobernutik gobernura negoziatzeko'

Kataluniako Gobernuko presidentea Madrilgo Estremera espetxean izan da goizean, Oriol Junqueras, Jordi Turull, Joaquim Forn, Josep Rull eta Raül Romeva bisitatzeko.

Quim Torra Estremerara iritsi denean. EFE
Quim Torra Estremerara iritsi denean. EFE
Torrak bilera eskatu dio Sanchezi Kataluniarentzat duen proiektua jakiteko

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak esan du Kataluniak bizi duen "salbuespen egoera" dela eta, premiazkoa ezinbestekoa dela Pedro Sanchezekin "premiaz" biltzea, "gobernutik gobernura negoziatzeko".

Madrilgo Estremera espetxean dauden politikari katalanak bisitatzen izan da goizean Torra, eta kartzelatik ateratzean egin ditu adierazpenok.

Bi gobernuen arteko elkarrizketa horretan 2017ko urriaren 1eko erreferendumetik gaurdaino gertatu direnak aztertu beharko dituztela azaldu du.

"Guk gobernutik gobernura hitz egin nahi dugu eta hitz egiteak negoziatzea esan nahi du; horixe planteatuko diogu Pedro Sanchezi eta bere gobernuari", azpimarratu du.

Espainiako Gobernuak Generalitatearen kontuak esku hartuta mantendu nahi dituela eta, Torrak esan du Konstituzioaren 155. artikulua bertan behera utzita, Estatuak hilabete batzuk hartu zituen gainerako kontrol neurriak ere baliorik gabe geratu direla.

Nolanahi ere, Torrak onartu du ez dakiela Sanchezen jarrera zein izango den. "Ez dakigu nor izango dugun aurrean. Erreferendumak deitzea despenalizatu zuen PSOE edo 155aren alde egin zuen PSOE? Matxinada delitua Zigor Kodetik kentzearen alde egin zuen Pedro Sanchez?", galdetu du.

Torrak adierazi du Generalitatearentzat "oso garrantzitsua" dela Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniarentzat duen proiektu politikoa zein den, "preso politikoen inguruan nahiz Kataluniako erabakitzeko eskubideari buruz".

Bigarren bisita hamabost egunetan

Kataluniako Gobernuko presidentea 11:00etan iritsi da Madrilgo Estremera espetxera, Oriol Junqueras, Jordi Turull, Joaquim Forn, Josep Rull eta Raül Romeva bisitatzeko. Azken hamabost egunetan egiten duen bigarren bisita da.

Kataluniako Gobernuko gobernu berria osatu eta bi egunera joan da Torra espetxera. Espainiako Konstituzioko 155. artikulua bertan behera geratu zen egun berean. Horrez gain, Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua hitzeman zuen.

Generalitateko presidentea bi ordu inguruz egon da Estremeran kontseilari ohiekin.

Maiatzaren 21ean egindako bisitak ere bi ordu iraun zuen. Kataluniako presidente gisa egin zuen lehena izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès