Politika -
Gatazka Bilboko metroan
Zuzendaritzaren aurka pultsu 'artifiziala' dagoela salatu du Arriolak
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak ukatu egin du langileen eskubideak urratuko dituztela Gabon-gauean zerbitzua irekita egoteagatik, eta erreserban dauden pertsonak deituko dituztela iragarri du.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak salatu du badirudiela "pultsu artifiziala" dagoela Bilboko metroaren zuzendaritzaren aurka, Gabon-gauean zerbitzua irekita egongo dela "aitzakia" hartuta.
Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, Arriolak adierazi du ez dagoela arrazoi "objetiborik" tentsioa "muturrera" eramateko, eta "familia bizkaitar gehienek" zerbitzua izatea "eskertu" egingo luketela gaineratu du.
Halaber, sailburuak zehaztu duenez, egun horretan lan egiteko boluntariorik egon ezean, erreserban daudenak deituko dituzte.
Bere esanetan, "egokia eta positiboa" litzateke metro zerbitzua egotea egun horretan.