Politika -

Pedro Sanchezen gobernua

Pedro Duque astronauta izango da Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministro

Ingeniari aeronautikoa ikasketez, astronauta da ogibidez.

Duque, Europako Espazio Agentziaren (ESA) argazki batean.
Pedro Duque. Argazkia: ESA
Duque, Europako Espazio Agentziaren (ESA) argazki batean.

Agentzia | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Duque astronauta izango da Pedro Sanchezen Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroa, gobernuburuaren inguruko iturriek albiste agentziei jakinarazi dietenez.

55 urteko ingeniari aeronautikoak Europako Espazio Agentzian (ESA) egiten du lan.

Hegal orbiten integrazio tekniketan aditua, ERS1 eta EUREKA sateliteen hegal teknikak kontrolatzeko ardura izan zuen taldean jardun zuen.

ESAren proba zailak gainditu ostean, 1992an osatu zen lehen astronauta taldeko kide egin zuten.

Bi espazio misiotan hartu du parte: Space Shuttle STS-95 izenekoan eta Discovery transbordadore espazialean bidaiatu zuen(1998), eta Cervantes misioan (2003), Soyuz TMA espazio-ontzi errusiarrean. 2004an, ESAk Espainian duen Operazio eta Asistentzia Zentroko Operazio zuzendari izendatu zuten (Madrilgo unibertsitate politeknikoan du egoitza).

Hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, Nazioarteko Lankidetzaren Asturias Printzearena (1999), STS-95 ontzian joandako gainerako sei tripulatzaileekin partekatu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Zientzia