Politika -

Mugimenduak Batasunean

ETAren balizko agiriei buruz ez hitz egiteko deia egin du Aresek

Herrizaingo sailburuak Ertzaintzaren ibilgailu blindatu berriak aurkeztu ditu Erandioko Basean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak ohartarazi du ETAren balizko agiriei buruzko espekulazioak "ETArentzat eta haren ingukoentzat" baino ez direla onuragarri.

Aresek Ertzaintzaren ibilgailu berriak aurkeztu ditu gaur, Erandioko (Bizkaia) basean.

Bertan, sailburuak gogorarazi du espekulazioak "apiriletik" datozela, baina ETAk harrezkero igorri dituen agiriek ez dituztela bete itxaropenak, ezker abertzalearenak barne.

Horrenbestez, Aresek nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak publiko egiten direnean baino ez dituela hizpide hartuko ETAren balizko agiriak, eta benetan inporta zaiena "terrorismoaren amaiera" iragartzekoa dela. "ETAk beste agiri bat igortzen badu, denbora izango dugu edukia ezagutzeko eta baloratzeko", gaineratu du.

Ezker abertzalearen alderdi berria

Ezker abertzaleak urtarrilerako iragarritako alderdi berriaz ere mintzatu da, eta erabaki hori gauzatu arte ezin dutela baloratu esan du, "espekulazioak" baino, "erabakiak eta ekintzak" baloratu behar dituztelako.

Ibilgailu berriak

Sailburuak azaldu duenez, ibilgailu blindatu berriak hurrengo urtean hasiko dira erabiltzen, baina modu esperimentalean, ertzainek proba egin eta aholkuak eman ditzaten.

Ibilgailuek komunikazio sistema aurreratuenak dituzte eta, horri esker, ertzainek hainbat zeregin egin ahal izango dituzte bertatik, hala nola ibilgailuen matrikulak edo susmagarrien nortasunak kontsultatu, datuak trukatu zentralarekin eta gainerako patruilak non dauden ezagutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea