Politika -

Jardunaldiak Bilbon

Mendia:'Erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da ETAren amaierarako'

'Bizikidetza demokratikorako eta Giza Eskubideetarako hezkuntza' jardunaldian inauguratu ditu Idoia Mendia Justizia sailburuak, Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua "Bizikidetza demokratikorako eta Giza Eskubideetarako hezkuntza" lelopean izan den jardunaldiaren buru izan da gaur Bilbon

Sailburuak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzaren helburuetariko batzuk aipatu ditu: "Memoria Historikoaren Legearen garapena eta Eusko Jaurlaritza eta administrazio lokalen arteko harremanak sustatzea Giza Eskubideak eta Bakearen alde egiteko".

Helburu bi hauek, bere hitzetan, "ezinbestekoak dira giza eta polítika ereduak garatzeko, justizian, askatasunean eta berdintasunean oinarrituz".

Sailburuak azaldu duenez, Giza Eskubideetarako Hezkuntzak helburu hauek ditu: "Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua ezagutzea eta indartzea; nortasuna eta gizon-emakumeen duintasunaren zentzua erabat garatzea; sexuen arteko elkar ulertze, tolerantzia, eta berdintasuna, eta pertsona, nazio, herri indigena, eta talde ezberdinen arteko adiskidetasuna sustatzea; pertsona guztien partaidetza eraginkorra erraztea gizarte aske batean eta jarduerak areagotzea Nazio Batuen bakearen mantenuan".

Jardunaldiaren inaugurazioan Inés Ibáñez de Maeztu, Giza Eskubideen zuzendaria eta Jokin Bildarratz, EUDELeko presidentea ere izan dira.

Sailburuaren hitzetan, Euskadin, administrazioen arteko elkarlana beharrezkoa egiten da biktima guztien memorian oinarritutako etorkizuna izateko eta "iraganean izan diren akatsak saihesteko".

"Egun, ETAri esker, Euskadin intoleranteak bizi dira oraindik beraz, guztion artean talde terrorista hau desagertzearen alde egin behar dugu herri honetan bakean bizi gaitezen", adierazi du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea