Politika -
Bilbo
San Mameseko sarbidea itxi dute 'Altsasu auzia'ren kontrako protesta bat tarteko
'Altsasukoak aske' leloarekin, pankartak jarri dituzte errepidearen bi noranzkoetan. Ilarak sortu dira.
EITB.EUS
Hamarnaka pertsonak 'Muntaia polizialik ez. Altsasukoak aske' leloa zuten pankartak jarri dituzte gaur goizean San Mameseko sarbidearen bi noranzkoetan, Bilbon. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute une batez, Ertzaintzak pankartak kendu dituen arte.
Protesta 08:15ean izan da, eta ordu horretan ibilgailu asko dabiltzanez, ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Epaia ezagutarazi zenetik—ostiraletik—, eta aske ziren zigortutako lau gazteak atxilotu eta kartzelatu zituztenetik, asko izan dira 'Altsasu auzia'ren kontra izan diren elkarretaratzeak, manifestazioak eta protestak. Ekainaren 16rako manifestazio 'erraldoia' deitu dute Altsasuko Gurasoek Iruñean; Foru Gobernuaren bozeramailea izango da bertan, besteak beste.