Politika -
Presoak
Jose Antonio Galarraga presoa aske geratu da
Galarragak 19 urte eman ditu espetxean, Zestoako karrozeria-tailer baten jabea hiltzea leporatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Antonio Galarraga presoa aske utzi dute igande honetan, espetxean 19 urte eman ostean, Etxerat presoen senideen elkarteak zabaldu duenez.
ETAren Andutx taldeko kidetzat jo zuten, eta 1980an 37 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Zestoako karrozeria-tailer baten jabea hiltzea egotzita (Poliziaren isil-mandataria zela uste zuten).
2002ko maiatzean Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra berretsi zuen Auzitegi Gorenak, hilketa delituagatik eta baimenik gabe autoa eta armak erabiltzeagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea