Politika -
2019ko hauteskundeak
Ilardia izango da EH Bilduko zerrendaburua Bizkaian, eta Goirizelaia, Bilbon
Asteburuan egindako bozketen arabera, Bea Ilardiak botoen % 68 jaso du; Jone Goirizelaiak, ordea, % 76.
Agentziak | Erredakzioa
Bea Ilardia abokatua izango da EH Bilduko zerrendaburua Bizkaian, eta Jone Goirizelaia, Bilbon, 2019ko foru eta udal hauteskundeetan, gaur alderdi abertzaleak iragarri duenez.
Asteburuan egindako bozketen arabera, Bea Ilardiak botoen % 68 jaso du; Jone Goirizelaiak, ordea, % 76.
Bea Ilardia izango da EH Bilduko zerrendaburua Bizkaian datozen foru hauteskundeetan, Arantza Urkaregiri irabazi ostean. Bozen % 30,12 lortu ditu Urkaregik.
Bilboko Udalari dagokionez, Jone Goirizelaia abokatuak % 76ko babesa izan du; Joana Marcoartu hautagaiak, berriz, botoen % 16,17 lortu ditu.
EH Bilduko hautagaiek aukeraketak hiru egun iraun ditu. EH Bilduko erroldan izena ematea eskatu duten pertsonek telematikoki edo aurrez aurre bozkatu ahal izan dute. Bizkaian, erroldan dauden pertsonen % 44ak bozkatu dute, eta Bilbon, % 50ak.
EH Bilduren aburuz, hautagaiak izendatzeko barne hauteskunde prozesua alderdiaren proiektua indartzeko beste urrats bat izan da.