Politika -
Kontrol Saioa
Legealdiaren erdialdean onartuko dute legeen 'gehiengoa'
Horrez gain, Patxi Lopezek bere Gobernuak hartutako konpromisoa nabarmendu du, aurreko jaurlaritzek Legebiltzarrari esandako "gezurren" aurrean.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, bere Gobernuak aurrikusitako legeek atzerapen handia duten arren, horien "gehiengoa" datorren legealdiko erdialderako (2011ko maiatzean hasiko da) onartuko dituzte. Lehendakariak Jaurlaritzak hartutako konpromisoa nabarmendu du, aurreko jaurlaritzek Legebiltzarrari esandako "gezurren" aurrean, egitasmo "asko" aurkezten zituztelako legealdiaren amaieran, onartzeko denborarik ez zegoenean.
Patxi Lopez gaur, ostirala, hitz egin du Euski Legebiltzarrean izandako Gobernuaren kontrol saioan, Aralarrek, EAk, EBk eta UpyDk eskatu ondoren, Jaurlaritzak aurrikusitako hogei bat lege-egitasmo onartu barik jarraitzen zuela ikusita.
Lehendakariak esan du, Idoia Mendiak lege-egitasmoak aurkeztu zituen egunean bezala, Jaurlaritzak Legebiltzarrera igorriko dituela legealdi honetarako aurrikusita dauden lege guztiak.
Egutegi legegile bat ezartzeko erabakiak "Gobernuaren jarduera eraginkorra kontrolatzen" laguntzen du eta "oinarrizko konpromiso demokratiko bat" da.
Ildo horretan, "aurretik existitzen ez zen informazio gardentasunaren aldeko konpromisoa" dela azpimarratu du Lopezek. Halaber, datozen gobernuei begira, egutegi legegile bat aurkezteko ohitura "ezartzeko" eskatu du.
Bestalde, lehendakariaren hitzetan, lege-proiektuak onartzeko ezarritako prozedura dela eta, eta, bere Gobernua ahalik eta adostasun handiena lortzen saiatu dela eta, aurreikusitako epeak bertan behera gelditu dira.