Politika -

Hiriburuetan

Ezker abertzaleak alderdia legeztatzea eskatu du giza kateak eginez

Alderdia urtarrilean aurkeztuko dute, eta ezker abertzaleko bozeramaileak esan duenez, beharrezkoa da politika eta hauteskundeetan "iruzur kasu gehiago ez ematea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak hainbat gizakate egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan eta Iruñean, datorren hilabetean aurkezteko asmoa duen alderdia legeztatzea eskatzeko.

Bilboko deialdian, Niko Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak gogoratu duenez, azkeneko hilabeteotan "Euskal Herrian, prozesu demokratiko baten alde pauso garrantzitsuak ematen ari dira, pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen; proiektu politiko guztiek libreki lehiatzeko aukera eta ahalmena izateko".

Morenoren iritziz, beharrezkoa da "iruzur politikoak eta hauteskundeetakoak berriz ematea saihestea", horiek ez baitiote ezker abertzaleari "beste alderdi politikoekin baldintza berdinetan lehiatzen uzten".

"Onena eta demokratikoena alderdi, proiektu eta herritar guztiek euren eskubideak islatuta ikustea da, eta horiek praktikan jarri ahal izatea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea