Politika -

Auzitegi Nazionala

Segiko 8 ustezko kideak galdekatuko ditu Marlaskak astelehenean

Gazte erakundearen zuzendaritza berrantolatzen saiatzeaz gain, ETAren mezulariak izatea eta presoak kontrolatzea leporatzen diete Haizea Ziluaga eta Haritz Escudero abokatuei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost eguneko inkomunikazioa epea agortu ostean, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak ostegunean atxilotutako Segiko zortzi ustezko kideak, horietako bi abokatuak, galdekatuko ditu astelehenean, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

Poliziaren arabera, 2007ko urrian eta abenduan eta aurtengo urrian atxilotutako buruei lekukoa hartzea egozten diete Segiren aurkako hirugarren polizia operazioa honetan atxikitako zortzi lagunei.

Haizea Ziluaga eta Haritz Escudero Arantza Zulueta abokatuarekin batera lan egiten zuten. Atxilotutako bi abokatuek polizia ikerketak eta epailearen lana oztopatzeko irizpideak ematen omen zizkieten Segiko buruei.

Horrez gain, Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuen apirileko atxiloketarekin deuseztutako "H-Alboka" egiturarekin lotura dutelakoan daude; hain zuzen, ETAren mezulariak izatea eta presoak kontrolatzea leporatzen die Barne Ministerioak Ziluagari eta Zuluetari. Aipatu hiru abokatuak abenduaren 3an fidantzapean aske geratu ziren.

Bi abokatuez gain, sei pertsona atxilotu zituzten ostegunean: Bizkaian, Saioa Zubiaur; Gasteizen, Ainhoa Villaverde; Iruñean, Garazi Autor eta Izaskun Goñi; Atarrabian, Enero Villegas; eta Burlata, Oihana Lopez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea