Politika -

Logroñon

Otegiren aldeko martxan zihoan gazte bat jipoitu dute

Biktima Logroñokoa da eta erasotzaileek Otegiren alde ekitaldira joateko asmoa zuela zekiten. Logroñoko beste gazte batek eta Iruñeko beste bik ihes egitea lortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak azaldu duenez, sei pertsonek osotutako talde bat, ustez ultra eskuindarrak, autoan iritsi eta Logroñoko kartzela inguruan egin behar zuten ekitaldira zihoazen lau pertsonako talde bat eraso dute. Hiruk korrikan alde egitea lortu dute baina laugarrenak jipoi handia jaso du eta ospitalera eraman behar izan dute.

Ekitaldian parte hartu duten 300 pertsonek protesta amaitzean izan dute gertatutakoaren berri. Bertan ziren, besteak beste, Tasio Erkizia eta Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak izan dira.

Martxa ''Arnaldo askatu, politika askatu'' plataformak deitu zuen. Taldea maiatzean sortu zuten Elgoibar Otegiren herriko herritarrek. Otegi kartzelan da 2009ko urriaren 16an Garzon epailearen aginduz atxilotu zutenetik.

Ekitaldian Otegik idatzitako eskutitza irakurri dute. Bertan, Batasunaren bozeramaile ohiak oztopoz betetako prozesuari aurre egiteko indarrak batzeko beharra azpimarratzen du, izan ere, Estatuari ez zaio egungo egoera mantentzea komeni.

Ekitaldiak Gobernuak Errioxan duen delegazioaren baimena zuen. Behin amaituta, parte hartzaileen autobusek etxerako bidea hartu dute Poliziak lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea