Politika -

Eroritakoen harana

Francoren gorpuzkiak lekuz aldatzeko proposamena aztertuko du gaur PSOEk

Pedro Sanchezen asmoa Eroritakoen Haranari beste esanahi bat ematea da. Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, aukera txalotu du.

Eroritakoen Harana / EFE.
Eroritakoen Harana / EFE.
Francoren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik atera nahi ditu PSOEk

1:06

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren zuzendaritzak astelehen honetan aztertuko du Pedro Sanchezen proposamena Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzeko, monumentua aldatzeko eta beste esanahi bat emateko proiektuaren barruan.

El Pais egunkariaren arabera, Espainiako Gobernuko presidenteak "pausoz pauso" joan nahi du, frankismoaren biktimen elkarteen eskakizunak eta NBEren gomendioak kontuan hartuta.

Oposizioan zeudela proposatutako Memoria Historikoaren Legearen erreforma Gobernuaren lege proiektua bilakatu nahi du PSOEk. Errege dekretuaren formula azkarragoa ere erabil lezake.

Eusko Jaurlaritzak proposamena txalotu du

Gerra Zibilean eroritakoen gudariei Artxandan egindako omenaldian, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak aukera hori babestu du, erabaki "txalogarria eta egokia" delako.

Erkorekaren arabera, Eroritakoen Haranak "aspalditik" behar zuen "azterketa eta birpentsatua izatea". "Zer zentzu dauka eraikin horrek testuinguru demokratikoan?", galdetu du.

Bozeramailearen ustetan, monumentuaren edozein erreformak barruan hartu behar du "diktadorearen goraipamena kentzea", "edozein planteamendu demokratikorekin guztiz bateraezina" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa