Politika -

URKULLU - SANCHEZ

Urkullu 'jarrera eraikitzailearekin' joango da aurki Sanchezekin egingo duen bilerara

Oraindik bi aldeek datarik finkatu ez duten arren, bilera datozen egunetan izatea espero da. Lehendakariaren esanetan, batzar horretan elkarbizitza eta Gernikako Estatutua izango dituzte hizpide.

Urkullu lehendakaria Donostia International Physics Centerrera egin duen bisitan. Argazkia: Irekia
Urkullu lehendakaria Donostia International Physics Centerrera egin duen bisitan. Argazkia: Irekia
Autogobernu gehiago eskatuko dio Urkullu lehendakariak Sanchezi

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin "laster" Moncloan egitekoa duen bilerara elkarrizketarako eta entzuteko borondatearekin joango da. Haren esanetan, bi Gobernuen arteko "elkarrizketa positibo eta eraikitzailea" bilatuko du.

Urkulluk azaldu duenez, dagoeneko telefonoz hitz egin du Sanchezekin, eta bi Gobernuak bilera ixteko lanean ari dira.

Donostia International Physics Centerrera egindako bisitan kazetariek egindako galderei erantzunez azpimarratu duenez, oraindik ez dute bilerarako datarik finkatu. Dena dela, bilera horretan hizpide izango dituzten gai batzuk aurreratu ditu: elkarbizitza edota Gernikako Estatutua, besteak beste.

Lehendakariaren esanetan, bere helburua "hitz egin ahal izatea eta Estatu espainiarrak Europar Batasunean duen egoerari buruzko haren hausnarketak entzutea da".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea