Politika -
Kongresuan
Aurrera atera dira Aurrekontuak eta Alderdien Legearen erreforma
PPk eta PSOEk hitzartutako erreformak helburu du Batasunari eta bere oinordekoei bidea ixtea datorren udaberriko udal hauteskundeetan.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartzea zaildu egingo duen legea aldatzea onartu du Kongresuak.
PSOEk eta PPk bultzatutako aldaketa dela eta, ezker abertzalearekin lotura duten zerrendak baliogabetzeko epea azken unera arte luzatuko da.
Horrez gain, legez kanpo utzitako zerrendetako hautetsiak kargutik kentzea ahalbidetuko du lege aldaketak.
Bestalde, Diputatuen Kongresuak datorren urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ditu.
Sorpresarik gabe onartu dute gainera; jakina zen bezala, PSOE, EAJ eta CC alderdien botoekin (177 parlamentari) egin dute aurrera aurrekontuek. Gainontzeko talde guztiek aurka agertu dira (171 parlamentari).
Krisia dela eta, azken urteotako aurrekontu murriztaileenak dira. Dena den, Elena Salgado Ekonomia ministroaren hitzetan, aurrekontu horiek "beharrezkoak" dira sustapen ekonomikoa lortzeko.