Politika -
'Master auzia'
Cifuentes ez da deklaratzera joan, osasun arrazoiak argudiatuta
Hori dela eta, masterraren auzia ikertzen duen epaileak mediku bat haren etxera bidaltzea erabaki du, esandakoa baieztatzera. Deklaratzera joan ez denez, uztailaren 23rako zitatu du.
Agenttziak | Erredakzioa
Cristina Cifuentes Madrilgo erkidegoko presidente ohia ez da deklaratzera joan astearte honetan, masterraren auzian ikertzen ari diren pertsona gisa, eta osasun arrazoiak argudiatu ditu. Hori dela eta, auzia ikertzen duen epaileak mediku bat haren etxera bidaltzea erabaki du, esandakoa egia ote den baieztatzera.
Cifuentes 09:00etan zegoen deituta, Madrilgo 51. zenbakiko instrukzio-epaitegian, eroskeria eta dokumentu publikoak faltsutzeagatik ikertzen ari baitira. Bertaratu ez denez, ekainaren 23an zitatu du, 16:30ean, iturri juridikoen arabera.
Cifuentesen gaixotasunak ezustean harrapatu du auzi-gela, magistratua bereziki, izan ere, oso haserre eta aurpegiera serioarekin izan da, galdetutako iturrien arabera.
Cifuentesen abokatuak eman duen medikuaren ziurtagiriak eragindako zalantza-izpiak hainbestekoak izan dira non epaileak berehala auzitegi-mediku bat haren etxebizitzan aurkezteko erabakia hartu duela, presidente ohiaren osasun egoera berresteko.
Cifuentesek migraina handiak dituela argudiatu du ez deklaratzeko, magistratuak astelehen honetan auzia Auzitegi Gorenera eramateari uko egin ostean, defentsak eskatu zuen moduan, zehazki, gaur deklaratzea ekiditeko.
Cristina Cifuentesen defentsak deklarazio hori bertan behera uzteko eskaera ostiralean aurkeztu zuen, gertaera horiek Gorenak ikertu behar dituela uste izanda, forudun bat tartean egoteagatik: Pablo Casado PPko diputatua.
Halere, Cifuentesek auzia tokiz aldatzeko aurkeztutako premisak erresatu zituen epaileak auto batean astelehen honetan, ikertutako forudunik ez dagoelako (Casado ez dago inputatuta), eta goi auzitegira arrazoitutako azalpenik ez bidaltzeagatik, gai honi buruzko erabaki bat hartu baino lehen hainbat eginbide daudela kontuan hartuta.