Politika -

Aurrekontu Orokorrak

2011ko Aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak

PSEk eta PPk aldeko botoa eman diote egitasmoari, EAJk abstentzioaren alde egin du eta gainontzeko taldeek (Aralar, EA, EB eta UPyD) aurka bozkatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak 2011ko Aurrekontuak onartu egin ditu gaur goizean, PSE eta PPko aldeko botoei eta EAJren abstentzioari esker.

Gainontzeko taldeek (Aralar, EA, EB eta UPyD) kontrako botoa eman dute. Patxi Lopezen Gobernuak aurrera ateratako bigarren Aurrekontuak dira gaurkoak.

EAEko Aurrekontua 10.549 milioi eurokoa da, iaz baino % 2,3 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea