Politika -

Presoen eskubideen alde

Aralar, Batasuna eta EA urtarrilaren 8ko manifestaziora joango dira

Alternatibarekin batera, Bilbon urtarrilaren 8an ETAko presoak euskal kartzelatara lekualdatzea eskatzeko egingo den manifestaziora joango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako akordioa sinatu zuten alderdi politikoek (EA, ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba eta AB) gaur adierazi dutenez, ETAko presoak euskal kartzelatara pasatzea eskatzeko Bilbon urtarrilaren 8an egingo den manifestaziora joango dira.

Aralarreko Jon Abrilek, eta EAko zuzendaritzako Ikerne Badiolak, manifestazioaren aldeko adierazpen bat egin dute; Batasunako Niko Moreno eta Tasio Erkizia, AB-ko Mertxe Colina eta Alternatibako Diego Barrero ere izan dira bertan, bestek beste.

Bost alderdiek presoen sakabanaketarekin amaitzea eskatu dute, horrek eskubideak zapaltzea esan nahi baitu.

"Presoei min ematea bilatzen dute, horrela euskal gizartea hondatzeko" irakurri du erdaraz Jon Abrilek, bide horretatik "ezinezkoa da herrialde hau eskubide guztiak errespetatzen diren leku batera iristea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea