Politika -

Bilera

Presoak gerturatzeko prozesua erraztea adostu dute Jaurlaritzak, EAJk eta PSEk

Lehendakaria Andoni Ortuzarrekin (EAJ) eta Idoia Mendiarekin (PSE) bildu da, Espainiako Gobernuko presidentearekin izan zuen bileraren berri emateko.

Urkullu, Ortuzar eta Mendiaren arteko bilera. Irudia: EITB
Urkullu, Ortuzar eta Mendiaren arteko bilera. Irudia: EITB
Urkullu, Ortuzar eta Mendiaren arteko bilera. Irudia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia EAJko eta PSE-EEko buruekin batzartu da gaur, astelehenean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin izan zuen bileraren berri emateko.

Bilera hartan, Urkulluk eta Sanchezek bi lantalde sortzea adostu zuten; bat, ETAko presoak gerturatzeko, eta, beste bat, oraindik transferituta ez dauden eskuduntzak transferitzeko.

Gaurko topaketan, hiri buruzagiek konpromisoa hartu dute espetxe politika “bizikidetzarako tresna” izan dadin, eta Eusko Jaurlaritzaren “egonkortasuna bermatzeko” lan egiteko.

Era beran, Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak txalotu egin dute Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean komunikazio kanalak ireki izana, presoen eta transferentzien alorretan.

Presoei dagokienez, lehendakariak eta EAJko eta PSEko buruek apustu egin dute espetxe politikak bizikidetza erraztu dezan, eta, hortaz, “presoen ibilbide pertsonalak” babestearen alde egin dute, presoak eurak gerturatzeko edo horien graduak aldatzeko.

Bestalde, beste hainbat gaitan ere lankidetza mantentzea adostu dute, hala nola garapen ekonomikoan, enplegu sorkuntzan, bizikidetzan eta zerbitzu publikoen eta autogobernuaren defentsan”.

Horren ildotik, gogorarazi dute Gobernu akordioan “falta diren eskuduntzak transferitzeko prozesua burutzea” hitzartu zutela. Horregatik, lantalde bat sortuko dute, transferentziak aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Andoni Ortuzar Presoak Idoia Mendia Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak