Politika -

Zapateroren ondorengotza

Rubalcaba: "Ez dut Gobernuko presidente izatea pentsatu"

Bestalde, ETAk Frantzian egindako lapurretaren inguruan, ekintza hori su-eten hipotetiko baten aurrean "aurkezpen eskasa" dela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehe presidenteordeak Presidente izatea ez zaiola inoiz bu rutik pasa esan du. Zapaterok ez omen dio esan, gainera, hauteskundeetara aurkeztuko den ala ez.

CNN+en egindako elkarrizketan, bere etorkizunaren inguruan sortzen ari diren "suposizioak" normaltzat jo ditu eta Gobernuko presidentea izatea gustatuko litzaiokeen zuzenean galdetu diotenean, bere erantzuna hurrengoa izan da: "Ez dut inoiz horretan pentsatu".

"Egunean bizi naiz", azaldu du Rubalcabak. "Egoera politikoa gogorra da, ekonomikoa are gehiago, PSOE ere ez dago momenturik onenean eta Gobernuak zailtasun ugari ditu; hori konpontzearekin nahikoa daukat", esan du.

Presidenteordeak argitu duenez, Zapaterok ez dio argitu bere etorkizun politikoa zein izando den eta, horren inguruan aritu izan direla onartu duen arren, duela bi egun erabakia oraindik hartu gabe zegoela gaineratu du Rubalcabak.

ETAk Frantzian egindako lapurreta

ETAk egindako ezken lapurreti dagokionez, lehen presidenteordearen hitzetan "horrelako ekintza bat ez da su-eten hipotetiko baten aurrean egin daitekeen aurkezpenik onena". Gertatutakoa "eraso egin ez, baina defendatu egingo naiz et ahorretarako prest nago" estrategiaren barruan dagoela azpimarratu du Rubalcaba.

"Horrekin gauza bat esan nahi digu ETAk: egiten duen edozein gauza galdera ikurren artean jarri beharko dugula", gaineratu du Rubalkabak su-eten baten balizko iragarpenaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea