Politika -

Gabonetako harrera

Lehendakariak harrera egingo dio gaur euskal gizarteari

Ekitaldira hainbat pertsona gonbidatu dituzte, hala nola erakundeetako eta alderdietako ordezkariak eta kulturaren eta kirolaren munduetako eragileak.

Patxi Lopez lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Gabonetako harrera tradizionala egingo dio gaur arratsaldean euskal gizarteari, Gasteizen.

Ekitaldia urtero egiten dute, eta 19:00etan hasiko da gaur, Lehendakaritzaren egoitzan.

Jaurlaritzak hainbat pertsona gonbidatu ditu, hala nola Patxi Lopezen Gobernuko sailburuak, erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak, enpresaburuak, sindikatuak eta kulturaren, kirolaren, hedabideen eta unibertsitatearen munduetako eragileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea