Politika -

Euskal estatutua

'Gaitze galdeketa' egiteko legezko tresnak badaudela dio EAJk

Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez, borondate politikoa baldin badago, galdeketa egiteko aukera egongo litzateke, etorkizuneko Euskal Estatutua negoziatzen hasi aurretik.

Joseba Egibarren artxiboko argazkia. EiTB
Joseba Egibarren artxiboko argazkia. EiTB
Joseba Egibarren artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalearen iritziz, borondate politikoa izanez gero, badaude "gaitze galdeketa" bat egiteko legezko tresnak. Estatu espainiarrarekin etorkizuneko Euskal Estatutua negoziatzeko aldez aurreko urratsa izango litzateke kontsulta hori.

Galdeketa Gernikako Estatututik kanpo dagoela esanez atzo Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak egindako adierazpenei erantzun die gaur Egibarrek Radio Euskadiko elkarrizketa batean.

EAJk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko Txostenean adostutakoaren arabera, Estatutuaren etorkizuneko erreformari buruzko "gaitze galdeketa" egin beharko litzaieke euskal herritarrei Gorteetan tramitatu baino lehen. Juridikoki ez litzateke loteslea izango.

"Gaur egungo Estatutuaren 46. artikulua unean-unean aldatuta" kontsulta hori posible izango litzatekeela baieztatu du Egibarrek.

Exekutiboak baimena emanez gero edo erreferendumak egiteko aukerei buruzko 2/1980 Lege Organikoa moldatuta ere egin ahal izango litzatekeela argudiatu du.

Horrez gain, Estatutuaren erreforma legegintzaldi honetan egin nahi dutela ziurtatu du Egibarrek. Bestalde, "gaitze galdeketa" garai honetan egitea dela "onena" uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Joseba Egibar bideoak Eusko Legebiltzarra bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak