Politika -

Ostiralean egingo dute

Donostiako San Silvestre lasterketa ez debekatzea erabaki du epaileak

AVTk eta Dignidad y Justiciak lasterketaren XXVI edizioa debekatzeko eskaerari erantzun die Ruz epaileak. Elkarte bi hauen arabera, lasterketan terrorismoa goraipatu nahi zuten antolatzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Donostiako ''San Silvestre'' lasterketa ez debekatzea erabaki du, antolatzaileek deialditik Alejandro Auzmendi ETAko kideari egindako aipamena kendu egin dutelako (Auzmendi 1996. urtean hil zen, Guardia Zibilarekin izandako tiroketan). Gaur iragarri du Ruz epaileak bere erabakia, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Dignidad y Justiciak lasterketaren XXVI edizioa debekatzeko eskaerari erantzunez. Elkarte bi hauen arabera, lasterketan terrorismoa goraipatu nahi zuten antolatzaileek. Hala ere, epaileak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari lasterketa "jarraitzeko” eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea