Politika -
Harrera ekitaldia
2011n 'guztiontzat bakea lortzea' espero duela esan du Patxi Lopezek
Hori esan du Patxi Lopez lehendakariak euskal gizarteari Gabonetan eskaintzen dion harrera ekitaldian. Hazkunde ekonomikoaren eta askatasunaren bidean, herriaren batasunari eusteko deia egin du.
Erredakzioa
2011an ''xantaiaren eta terorrismaren beldur izan gabe guztiontzako behin betiko askatasuna'' lortzea espero duela esan du Patxi Lopez lehendakariak
Hori esan du Patxi Lopez lehendakariak euskal gizarteari Gabonetan eskaintzen dion harrera ekitaldian. Hazkunde ekonomikoaren eta askatasunaren bidean, herriaren batasunari eusteko deia egin du.
Horretan, besteak beste, Iñigo Urkullu EAJko presidentea, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea, Jose Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirre Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiak, hurrenez hurren, izan dira.
Terrorismoarekin amaitzeko "itxaropen" mezu batekin bukatu du lehendakariak euskal gizarteari egindako harrera ekitaldia. Izan ere, lehendakariaren hitzetan, terrorismoak askatasuna banandu eta mehatxatu du "etengabe", baina horren bukaera "gero eta hurbilago" dago.
"Guztiontzako garapena eta aberastasuna lortzeko energia ugari ezereztu digu terrorismoak. ETAko terrorismoa Euskadiko maldizioa izan da", lehendakariaren hitzetan.
Patxi Lopezek 2011an "desakordio gutxiago eta bizikidetza gehiago" egoteko topa egin du, eta 2010 urtea "guztiontzako zaila" izan dela gogoratu du, izan ere, "krisiaren latzena jasan behar izan dugu", esan du.
Halaber, 2011 urte "zaila izango" dela esan du, baina euskal ekonomia "argi eta garbi" hazten hasiko dela azpimarratu du.