Politika -
Rajoyren urteko balantzea
Rajoyk aldaketa sakona eskatu du 2011 'alferrikako urtea' ez izateko
Opozizioaren liderraren ustez, ezin da konfiantzarik sortu kanpotik ekarritako edo arrapaladan hartutako neurriekin, ezta zehaztu gabeko erabakiekin ere.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidenteak Espainiak "aldaketa sakona" behar duela adierazi du. Rajoyk aldaketa hori ezinbestekoa ikusten du egoerak hobera egiteko, batez ere "azken urteetan ezer egin gabe egon" eta "okerreko norabideak" hartu ondoren.
2010ko balantzea egindako prentsaurrekoan, Gobernuak espainiarren interesetarako onak diren erabakiak hartzen baditu, PPren babesa izango duela iragarri du Rajoyk. Izan ere, oposizioko liderraren hitzetan, "2011 ezin da alferrikako urtea izan". Hori saihesteko, PPk maila emango duela gaineratu du.
Rajoyren ustez, "ezin da konfiantzarik sortu krisiaren zergatiak azaldu gabe daudenean" eta "hartutako neurriak kanpotik ekarritakoak, arrapaladan hartutakok eta zehaztu gabekoak direnean".
Rajoyren hitzetan, Espainiak itxaropentsu begiratu behar dio etorkizunari "giza baliabideak" dauzkalako, demokraziaren hamarkadek kapital sendoa eraiki dutelako eta "gainbeheraren aurrean etsi nahi ez duen gizartea" duelako.